SAIO OSAGARRIAK

MAIATZAREN 13an, asteazkenean.

  • Gerediaga elkartearen eskutik, Durango ezagutu eta pintxopote.
    • 18:30etan abiatuko gara.
    • 20 tokiko muga dago.
  • Topagunea eta Plateruenako laguntzarekin, Laburbira film laburren emanaldia eta solasaldia Kote Camacho eta Aitor Arregi zuzendariekin.
    • 19:00etan izango da Plateruenan.
    • Saio irekia izango da.

MAIATZAREN 14an, ostegunean.

  • Afaria antolatu dugu Plateruenan, eta afariaren ostean kontzertu txiki bat izango da.
    • Afaria eta kontzertua matrikularen prezioaren barne daude.
    • 20:30etan batuko gara Plateruenan, zeozer elkarrekin hartu eta afaria 21:00etan izango da.
    • Afarirako erreserba egin dezagun, IZENA EMAN BEHAR DA.

MAIATZAREN 15ean, ostiralean.

  • Ibilbide gidatua antolatu dugu Urkiolan, Zigor Arteagaren eskutik.
  • Topagunea Urkiolako Parketxea (Toki Alai) izango da, arratsaldeko 16:00etan.
  • Parketxea ikusiko dugu lehenik eta ondoren ibilbide gidatu erraza inguruak ezagutzeko. Mendirako oinetako egokiak beharko dira.
  • 20 tokiko muga dago.