HITZALDI OROKORRAK

Asteazkena, maiatzak 13.

  • Paul Zachary “PZ” Myers irakasle estatubatuarra.

myersUniversity of Minnesota Morris unibertsitateko biologia irakaslea da eta  Pharyngula blogaren egilea. Garapenaren biologia ebolutiboa ikertzen du Danio rerio arrainarekin.

Pharyngula bloga zientzialari baten blogik onena izendatu zuen Nature aldizkariak 2006an. Eboluzioa eta kreazionismoaren kontrobertsiari lotutako zientzialari polemikoa da.

 

  • Karmele Artetxe, UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea.

artetxeUPV/EHUko irakaslea da eta UEUko zuzendari ohia.

Karmele Artetxek Komunitate Zientifiko Euskalduna: azterketa historikoa eta bibliometrikoa tesia defendatu zuen 2010ean.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basearen sortzailetako bat, berak idatzitako 20 lan baino gehiago dira biltzen dira bertan, beraien artean Euskara unibertsitatera bidean: eragileak eta proiektuak (1939-1990) eta Ikerketa berriak Euskal Herriko historian: metodologia aitzindariak eta berrikuntza historiografikoak liburuak.

Osteguna, maiatzak 14.

  • Itziar Laka, UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna, eta Elebilab ikerketa taldearen zuzendaria.

itziar lakaIkerketa-bizitza oparoa du Itziar Lakak.

1990ean doktoratua Massachusetts Institute of Technology-n Negation in Syntax: On the Nature of Functional Categories and Projections, izeneko tesiarekin (Garland-ek 1994ean argitaratua).

1990-1995 artean, New Yorkeko University of Rochester-en irakasle. Viena, Utrecht, Napoles eta Río de Janeiroko unibertsitateetan izan da irakasle gonbidatua, eta ikertzaile gonbidatua Netherlands Institute for Advanced Study in Humanities (NIAS), eta Instituto Universitario Ortega y Gasset-en, beste batzuen artean.

Euskaltzain urgazlea da, eta interneten eskuragarri den A Brief Grammar of Euskara, the Basque Language (1996) gramatikaren egilea.

Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan.