INFORMAZIO OROKORRA
Zelan iritsi.
Kongresua Durangoko Landako Gunean izango da.
Hemen duzu bertara iristeko argibide guztiak.
Non lo egin.
IkerGazteren matrikularen barne Errota aterpetxean lo egin eta gosaltzeko aukera dago.
50 plaza dira, 4-15 pertsona bitarteko logeletan.
Lo egiteko eskaeren onarpena matrikula erregistroaren arabera egingo da.
Bestalde, Durangoko turismo bulegoak IkerGazte kongresurako ondoko eskaintzak egin ditu:
Indibiduala eta gosaria barne: 88€ (BEZa barne)
Bikoitza eta gosariak barne: 110€ (BEZa barne)
HOTEL O CAMIÑO * (kalitate/prezio onekoa)
Indibiduala eta gosaria barne: 43€ (BEZa barne)
Bikoitza eta gosariak barne: 63,80€ (BEZa barne)
Hirukoitza eta gosariak barne: 85,80€ (BEZa barne)
Ostatua hartzeko jarraibideak:
Errota aterpetxea nahi izanez gero, matrikula egiterakoan aukera hori hautatu behar duzu, eta guk tramitatuko dugu.
Beste aukeratako bat nahi izanez gero, erreserbak Durangoko turismo bulegotik egin behar ditugu. Horretarako: mezu elektronikoa bidali turismo@durango-udala.net helbidera. Mezuaren gaian ondokoa adierazi: IKERGAZTE2015, eta bertan adierazi: hartu nahi duzuen hotela, zenbat gauetarako, ze gela mota eta telefono bat.
Janariekin arazorik duzu?
Matrikulatzerakoan galdera hau aurkituko duzu.
Gogoan izan matrikularen barne 3 egunetako kafeak, 2 egunetako luntxak eta osteguneko afaria sartzen dela. Bertan zehaztu beharko diguzu ze arazo duzun guk aldez aurretik bestelako aukerak eskatu ditzagun.
Dirulaguntzak
Momentuz ez da dirulaguntzarik aurreikusten, hala ere, honelako egoera batean baldin bazaude, jar zaitez gurekin harremanetan (a.latatu@ueu.eus):
- Matrikula ordaintzeko Ikerketa Talde baten babesa ez baduzu
- 200 km baino gehiago desplazatu behar bazara IkerGaztera etortzeko
- Unibertsitateko Gradua edo Masterra egiten ari bazara