IZEN-EMATEA

Matrikula prezioa

  • Lehen epea: Martxoaren 16etik 31ra: 185€
  • Bigarren epea: Apirilaren 1etik 30era: 215€
  • UEUko bazkideek 185 € ordainduko dute edozein epetan.

Zer sartzen da izen ematearen prezioan?

  • 3 egunetarako matrikula
  • Aukeratutako tailer eta mintegietan parte hartzea (plazak mugatuak dira eta lehenbailehen izena ematea gomendatzen da)
  • 3 egunetako kafeak
  • 2 egunetako bazkariak (luntxa)
  • Osteguneko afaria
  • Saio osagarrietan parte hartzea
  • Loa eta gosaria bi gauetan Errota aterpetxean* (Ibaizabal ikastola)
    • matrikulatzean eskatua, eta 50 plaza bete arte
    • beste hotel batzuetarako prezio bereziak lotzen ari gara, ikusi Informazio Orokorra atala.
  • UEUko bazkide ez direnentzat, UEUkide abantailak 2015ean zehar, ikusi UEUkideen abantailak.

Matrikulazioa

UEUren webgunearen bitartez egingo da.

Hau da lotura: IkerGazte:Nazioarte ikerkuntza euskaraz

Plataformak ERREGISTRATZEA eskatuko die UEUn lehendik egon ez direnei. Erregistratu ostean, mezua iritsiko zaie e-postara, konfirmazio eske. Ondoren, MATRIKULAZIOA egiteko aukera zabalduko da.

Mesedez, eremu guztiak bete, guk zerbitzua ahalik eta hoberen bete dezagun.

Edozein zalantza baduzu, a.latatu@ueu.eus helbidera idatzi.

Egun baterako matrikulatzea

Apirilaren 24tik aurrera egun bakarrerako matrikulatzeko aukera zabalik egongo da, maiatzaren 5era bitartean. Aukera hau bakarrik eskainiko da maiatzaren 13 (asteazkena) eta maiatzaren 14rako (osteguna).

Eguneko matrikulazio-prezioa 120€-koa izango da.

Zer eskaintzen da?

  • Egun horri dagokion egitarau akademikoan parte-hartzea: hitzaldi gonbidatuak, aurkezpenak eta mahai-inguruak.
  • Kafea eta luntxa
  • Matrikula barruan sartzen diren saio osagarriak, alegia, Laburbira asteazkenean, eta afaria eta kontzertua, ostegunean.

Edozein zalantza baduzu, a.latatu@ueu.eus helbidera idatzi.